Matrikulazioa

MATRIKULAZIOA

Urtarrilaren 17tik 28ra

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 08:30­ 13:00 // 15:00­ 17:30

Ostiralean: 08:30­-13:00 // 14:30­-17:00

BAKARKAKO ELKARRIZKETA ESKATZEKO

94 658 22 61- elorrio@ikastola.eus

Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa

  • Gurasoen NANren fotokopia.
  • Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak).
  • Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua.
  • Errolda ziurtagiria.

Hezkuntza web-orriko informazioa

Zergatik gure Ikastola, Txintxirri ikastola

  • Euskara eta euskal kultura, geure hezkuntza euskalduna delako.
  • Ikasle euskaldun, eleanitz (euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa), buru-askeak formatu nahi ditugulako.
  • Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako eta lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. 
  • Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Etengabeko hobekuntza da gure helburua.
  • Langile talde trebe eta trebatua dugulako, etengabeko formazioan.
  • Eredu propioa dugulako, Euskal Herrirako eredua, Europara ateak zabalik dituena. Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan, denok gara GU!

 

Horretan oinarritzen da ikastola eredua, gure eredua; oinarri horiekin ari da Elorrioko Txintxirri Ikastola hezkuntza eraldatzen. ETORRI ETA EZAGUTU GAITZAZU!