KiVa programa ezagutu eta aztertu du ikastolak

2/02/2016

Finlandian garatu eta arrakasta handiz txertatu duten eskola jazarpenaren aurkako KiVa programa ezagutu eta aztertzeko aukera izan du ikastolak Euskal Herriko beste ikastolekin batera Gasteizko Europa Jauregian egin den lan jardunaldian urtarrilaren 29an.

Eskola jazarpena izugarri murriztea lortu dute Finlandian KiVa programari esker. Finlandiako Turku Unibertsitateak landu duen programa da, herrialde horretako Gobernuak hala eskatuta. 2006an hasi ziren lantzen programa hau, baina 2009an jarri zuten martxan, eta geroztik emaitzak harrigarriak izan dira. Jazarpen kasu batean esku-hartzeko eta jarraipena egiteko programa ere baden arren, KiVak bereziki prebentzioan jartzen du indar handiena.  Eskola jazarpena talde fenomeno bat dela kontuan hartuta, gakoa ikasleen jarreran eragitea da, haien jarreraren eta pertzepzioaren aldaketa proposatzen du.

Goiz osoan zehar Johanna Alanen eta Ulrika Willför-Nyman-en eskutik ezagutu dugu programa. Lehena KiVa programaren nazioarteko koordinatzailea da. Bigarrena, berriz, programa hori duela urte batzuetatik hona indarrean duen eskola bateko zuzendaria.

Beren testigantzak eta azalpenak entzun,  eta lau tailer desberdinetan landu ditugu  KiVak eskaintzen dituen material eta proposamen desberdinak.

Guztira 300 lagunetik gora -zuzendari, arduradun pedagogiko eta irakasleak- bildu gara Europa Jauregian.

Ikastolen Elkartearen eta ikastola askoren gogoa zen Finlandian eskola jazarpenari aurre egiteko 2009tik martxan duten KiVa programa ezagutzea, aztertzea eta bertako esperientziaren testigantzak jasotzea. Hori dena egin da. Orain ikastolei dagokigu programa ezartzen dugun edo ez erabakitzea.

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.