Urtarrilean, Bizikidetza Taldetik bideratuta, logo eta lelo lehiaketa ospatu genuen. Lehiaketa honetan Lhko ikasle guztiak parte hartu zuten eta lan ederrak jaso genituen. Guzti honen helburua orain arte ditugun lelo eta logoa berriztea izan da, berrikuntzak etengabekoak izatea beharrezkoak ikusten baitugu.
LOGOaren irabazleak: Nagore Zengotitabengoa, Nagore Asategi eta Aroa De la Lama.
LELOaren irabazleak: Itzal Zengotitabengoa eta Maddi Zubizarreta.
Bizikidetza taldetik, eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!