Maiatzean ikastola Inowroclaw-era

2016/11/14

Ikastolak bi proiektu berezi burutzen ditu DBHko ikasleekin bereziki. Nazioarteko proiektuak.
Alde batetik, Europako beste ikastetxe batekin elkartruke proiektua eta bestetik Sahara proiektua. Bi proiektuek ikasleak pertsona bezala bere osotasunean heztea dute helburu eta etorkizunean gure gizarteko eragile izango diren ikasleak prestatzea.

Helburu orokorrak berdinak izanda, helburu zehatzak desberdinak dira noski eta oraingo honetan elkartrukeko helburuak betetzea izan dugu hizpide. Horretarako urriaren 17tik 22ra Poloniako Gymnasium 4 ikastetxeko 12 ikasle eta 2 irakasle  izan ditugu gure artean. Hainbat ekintza burutu dituzte elkarrekin: Gaztelugatxe, Donostia, Bilbo eta noski Elorrioko bazterrak ezagutzeko aukera bikaina izan da.

Haien bisitarekin gure helburuak bete ditugu, hala nola kultura desberdinak ezagutzea, haien arteko bizipenak trukatzea eta nola ez ingelesez komunikazioa bultzatzea.

Gure txanda maiatzaren 8tik 13ra izango da, Poloniako Inowroclaw herrira bisita eginez.


20161021_121357

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.