Guatemalatik Txintxirrira

2016/12/15

Guatemala eta Euskal Herriko elkarteen artean egon den elkarlana Txintxirriraino heldu da. Orain dela egun batzuk Euskal Herritik Guatemalara bidaia egin zuten alde bateko eta besteko elkarteekideek, tartean, Elorrioko berdintasun teknikariak. Oraingoan, Guatemalatik Euskal Herrira bidaian etorri zaizkigu.


Bidaia aprobetxatuz, ikastolako hezkidetza taldea beraiekin bildu da ikastolan, egoera desberdinak aztertzeko eta trukaketa egiteko. Ikastolako baloreetan oinarritutako ekintza bidea egiteko.

Hezkuntzan oinarrituta, hezkidetza eta genero ikuspegiaz gain, errealitate desberdin zein eskuhartzeez hitz egin dugu gaurko bisitan. Elkarbizitza, banakoaren garapena zein aukera berdintasunak gure hezkuntza proiektuarekin nola josten diren azaldu diegun bitartean, beraien errealiate, ikuspegi eta lan-ildoak ezagutzeko aukera izan dugu. Bizikidetza, jazarpena, tratu onak, hezkidetza…

Errealitate ez hain desberdinen erro berberak identifikatuta, elkarri tresnak eman dizkiogu solasaldian. Orain arte egin duguna ulertu eta bide luzeari ekiteko. Balio hauek HHtik helduaroraino lantzearen premia azpimarratu da, gaur egun desberdinasunak sortzen dituzten balioak deseraiki eta aukera berdintasunak lehenetsiz.

Gure eskutik, haurtzarotik hasitako Pedagogia Aktiboaren markoa indartu eta Hezkidetza Markoan jarraitzeko bultzada eman digute!
Mila esker!