Matrikulazio kanpaina 2017

30/01/2017

Bidea zabaltzen…

2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitarte egongo da zabalik. Egun hauetan gure ikastola edota gure proiektuak ezagutu nahi dituzten guztientzat zabalik egongo da.
Ikastolako Pedagogia aktiboa ezagutu nahi? Bioeraikina bisitatu nahi? Ebaluazioaren inguruan dugun proiektu berritzailearen inguruan hitz egin nahi? Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eraldatzailearen inguruan galdetu nahi? …

Zuek denok gonbidatuta zaudete eta zuen ingurukoak gonbidatzera animatzen zaituztegu. Horretarako soilik, ikastolara deitu beharko duzue (946 582 261) eta  hitzordua adostuko dugu.

Ikastolaren helburua ikasleen ongizatea lortzea da. Horretarako, sortu zenetik ikastola bidea zabaltzen ari da….
…..euskalduntasunean
…..herritartasunean
…..hezkuntza eredu propioaren sorkuntzan
…..ekintzailetasunean
…..herri eraikuntzan
…..testuinguru ekologikoan
…..digitalizazioan





 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.