HH

HAUR HEZKUNTZA

Elorrioko Txintxirri Ikastolan espazioak eta materialak pedagogiara moldatuta dauzkagu. Hauek, haurrari esploraziorako, manipulaziorako eta jolaserako aukera berriak eta aberatsagoak eskainiko dizkio era natural eta orekatu batean.

2014-15 ikasturtean haur hezkuntzako lehen ziklorako eraikin berria martxan jarri genuen eta 2022-23 ikasturtean  bigarren zikloko eraikina. Eraikin biak elkar komunikatuta daude eta honek 0-6 etapa osoaren interkomunikazioa ahalbideratzen du. Adinen arteko interkomunikazioa gure pedagogia aktiboaren ardatz nagusietako bat da eta eraikina gure pedagogiara egokituta egin da. Barneko antolaketa  geletan espazioak zabalduta eta interkomunikazioan oinarritutako hezkuntza.

Metodologiaren oinarriak

Haurra da bere heziketa prozesuaren protagonista, beraz, bere aurre-ezagupenetatik abiatuko da, esperimentazio nahiz jolasaren bidez, eta era berean besteekin erlazionatuz bere burua eta mundua ezagutzen joateko, hau da, aurrera egin ahal izateko.

Honetarako Ikastolak espazio eta baliabide egokiak eta aberatsak eskainiko dizkio haurrari (materiale naturalez eginiko jolasak, espazio irekiak… ) banakako mugimendua eta mugimendu askea baimenduz, eta elkar harremana sustatzeko aukera eta adinen arteko inter-komunikazioa eskeiniz. Beti ere haurraren erritmoa errespetatuz eta segurtasun afektibo bat bermatuz garatu ahal izateko.

Haurraren berezko gaitasunengan uste osoa dugunez, haur bakoitzaren autonomia eta ahalmenak sustatzeko helburutik abiatuko gara, gure xedea, bere aurkikuntza, saiakera ezberdinak, garapena eta ikaste prozesuan bidelagun izatea izanik.

“Haurrak zerbait egiteko prest egonez gero egingo dute. Beraz prest daudenean, egin, egin behar dute”.

“Haurrak zerbait egin behar badu, prest sentitzen denean egingo du.”

“Haur bati bere kabuz ikas dezakeen zerbait irakasten saiatzea alferrikakoa izateaz gain, kaltegarria ere bada” Emmi Pikler.

 

 

BIOERAIKINA

Eraikin berria diseinatzerakoan oinarrizko premisa gure haurrei eremu guztietan ingurugiro goxoa eta osasungarria bermatzea izan da. Honez gain, Ikastola tokiko Agenda 2030ean murgilduta egonik, eraikuntza arloan hasieratik gure apustua BIOERAIKUNTZA izan da

Oinarriak

Bio eraikuntzaren filosofia oso sakona da hitz gutxitan azaltzeko, baina guk gutxieneko printzipio (oinarri) batzuk ardatz hartu ditugu:

– Eraikuntza eta intsonorizazio material naturalak eta aizundugabekoak erabiltzea, material ez toxikoak eta erradiaktibitate gutxikoak.

– Barne ingurunea zaintzea, giroko ura absorbitzen duten materialak erabiliz, isolamendu eta bero metaketaren proportzio orekatua mantenduz eta barruko airearen kalitatea bermatuz.

– Lehenestea barne espazioen dimentsio, proportzio eta forma harmoniatsuak.

– Lurpeko perturbazio naturalik eta artifizialik ez egotea.

– Argiztapen eta koloreetan baldintza naturalak errespetatzea.

Informazio gehiago Oreka arkitektura estudioko web gunean: http://www.oreka.com.es/bioeraikuntzaren-25-arauak

Eraikina