LH
LEHEN HEZKUNTZA
6-12 urte bitarteko etapa honetan norbera erdigunea izatetik taldera irekitzen da eta taldearen bitartez mundu kulturalaren ikuspegiak finkatzen hasten da. Haurraren pentsaera sinbolikotik arrazonamendurako bidean mundua ulertzeko tresnak garatzearekin batera, irakurketa, idazketa, ahozko gaitasuna, arlo logiko-matematikoa, irudimena eta sormena landuz, gorputz ezagutza eta identitate eta autonomiaren bideak uztartzen dira. Hau guztia burutzeko gure abiapuntua haur eta gazteen beharrak dira, batzuetan haurraren interesetik abiatutakoa eta bestetan, guk proposaturikoa. Bakoitzak bere gaitasunak garatzeko testuinguru apropos bat eskaintzen du ikastolak, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredu integrala ahalbidetuz. Haurraren ezagutzetatik abiatu eta ikaskideekin partekatuz, ikasketa prozesu parte-hartzaile bat sustatzea dugu helburu, beti haurraren erritmoa eta irakaslearen rola bidelagun dela kontuan izanik.
Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12 urte), eta ziklo bakoitzak bere funtzioa duenez, etapa guztien arteko koordinazioak curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia ahalbidetzen du. Txintxirri Ikastolan Pedagogia Aktiboaren baitan garatzen ditugu ikaskuntza horiek guztiak.
LH1-2-3 ETA LH3-4 ZIRKULAZIO AUTONOMOA
Berrikuntza eta hezkuntza eraldaketari jarraituz, ikasturte honetan Haur Hezkuntzarekiko zubi lana indartzen eta pedagogia aktiboaren bidean pausuak ematen jarraituko dugu.
Lehen Hezkuntzako 1, 2 alde batetik eta Lehen Hezkuntzako 3, 4 mailak bestetik elkarrekin lanean arituko gara gelaz gela, gune ezberdinetan lan eginez. Esperientzia eta bizipenetatik abiatuz lortu beharreko helburuetara iristeko eskaintza anitza izango dute eskura eta ikasketa prozesuaren gidaritza beraien esku egongo da, beti ere heldua bidelagun izanik.
Era berean proiektuetan lanean jarraituko dugu Ikastolen Elkarteko Kimu eta EKI materiala erabiliz.
LH4-5-6 EKI Metodologia
LHko 5, eta 6 mailetan EKI materialarekin lan egingo dute etorkizuneko DBH-ko zubia eraikiz. Bertan, ikasleen gaitasunak garatzeko baliabideak eskaintzen dira; bizitzan zehar aurkezten diren egoera berriak kudeatzeko tresnak eskuratuz; eta horrela, aurkez dakizkieken gertaera eta gatazken aurrean konpetenteak direla frogatuz.