Kiva-ri ongietorria

2017/10/2

Aurtengoa KiVa proiektuaren bigarren ikasturtea izango da eta gogotsu ekin diogu KiVa eguna ospatuz.


KiVa eguna ospatzeko hainbat ekintza burutu ditugu, besteak beste, super KiVa kide bihurtu gara, leloak
asmatu ditugu, bideoak ikusi ditugu,… eta eguna borobiltzeko gure ikasleekin batera asmatutako abestia
abestu ditugu.

Gure aurtengo leloa KiVa hitz osatzen duten letretatik atera dugu: kemena, indarra ,elkartasuna eta
askatasuna. Izan ere, kemena eta indarra izan behar ditugu norberak berea defendatzeko, elkartasuna
behar dugu besteek bizitzen dutena ikusteko eta taldekide sentitzeko eta azkenik, askatasuna aldarrikatzen
dugu bakoitza den modukoa izateko.

Ikastolak bizitzarako hezten du, bizitzeko hezten du

KIVA eguna (2017-09-28)

(klikatu irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko)

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.