Gure historia errepasatzen

2018/03/25

Nola hasi zen ikastola? Zein da gure proiektu pedagogikoa? Zeintzuk izan dira ikastolako erronkak? eta mugarriak? Zein da etorkizuna? Zerk eman dizu ikastolak?Galdera hauek eta gehiago erantzuteko bildu ditugu ikastolan modu batean edo bestean ikastolan parte diren edota izan diren kideak. Sortzaileak, ikasle ohiak, langile ohiak, irakasleak….taldeka ikastolaren inguruko anekdotak, bizipenak eta erronkak komentatu dituzte oso aberatsak izan diren solasaldietan.

Guzti horiek grabatu egin dira eta osatzen ari den webgune batean jarriko dira. Ikasturte bukaeran, gure 50.urteurrenaren amaierako jaialdian egingo da aurkezpena. Bitartean prestaketa lanetan dihardugu…