Koopera kanpaina

2018/04/22

Apirilaren 17tik 24ra, Koopera  kooperatiben elkartearekin elkarlanean ari gara, amankomunazgoak  martxan jarri duen “txoririk gabeko kaiola” ekimenean. Elkartetik ekarri diguten “kaiolak”  kalean aurki daitezkeen edukiontzi zurien funtzio berbera izango dute, hau da, bertara arropa, zapatak, liburuak, jostailuak…. botatzeko aukera izango dugu.

Garrantzitsua da jakitea edukiontzi honetara sartzen diren arropak berrerabili edo birziklatu egin daitezkeela, beraz, bertara botatakoa sailkatu ostean,elkarteak Koopera Store deituriko dendetan saldu, beste herrialde batzuetara eraman edo txikitu eta gauza berriak egiten ditu.

Berrerabiliz hondakinak murrizten ditugu eta ekonomia zirkularra bultzatzen dugu.

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.