Hamasei mila ikaslek hartu dute parte JUUL hauteskundeetan

22/04/2018

20. urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu ditu  apirilaren 17an, eta Txinxtrri Ikastolak, beste Euskal Herriko ikastolekin batera hartu du parte. 15.832 ikaslek hartu dute parte liburu onenaren bozketan. Ilustrazio onenaren bozketan, berriz, 7.338 ikaslek hartu dute parte. Orotara, Euskal Herriko 54 ikastolatan egin ditugu JUUL hauteskundeak. Aurreko urtetan bezala, bozketa egiteko bi sistema erabili dira: boto-txartela eta boto elektronikoa.

    JUUL literatur hauteskundeen emaitzak

    A KATEGORIA 3 – 6 urte bitartekoa

    1. Veronique Caplain Otsoaren ipuina (Ttarttalo)
    2. Steve Smallman Afaltzera etorri zen arkumetxoa (Denonartean)
    3. Olga de Dios Munstro arrosa (Denonartean)

    B KATEGORIA 6 – 8 urte bitartekoa

    1. Joana Ziganda Ni neu galtzeta (Autoedizioa)
    2. Nuria Figueras Oilo txikia (Ibaizabal)
    3. Paddy Rekalde Kartoizko kaja (Elkar)

    C KATEGORIA 8 – 10 urte bitartekoa

    1. Castillo Suarez Agur, Agur! (Erein)
    2. Ana Jaka Ixon (Elkar)
    3. Roberto Santiago Futboleroak 1 – Lokartutako arbitroen misterioa (Ikasmina)

    D KATEGORIA 10 – 12 urte bitartekoa

    1. Estibaliz Vivanco Argixorgin (Elkar)
    2. Toti Martínez de Lezea Nur eta Irlandarako bidaia (Erein)
    3. Lur Gallastegi Uda bat Senegalen (Elkar)

    E KATEGORIA 12 – 16 urte bitartekoa

    1. Jasone Osoro Eskularru beltzak (Elkar)
    2. Jon Arretxe 19 kamera (Erein)
    3. Igor Elortza Margolanak (Begiko)

    ILUSTRATZAILEAK

    • Juan Luis Landa eta Iván Landa
    • Iosu Mitxelena
    • Joseba Larratxe “Josevisky”
    • Eider Eibar
    • Jokin Mitxelena

    Bozkatuenei aitorpena
    Aurten, azken urteotan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die; Faustino Aizkorbe artistak egindako garaikur bana jasoko dute NIEren eskutik.

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.