Orientazioa
Ikasle guztien oinarrizko konpetentzien garapen gorena lortzeko, laguntza pertsonalizatua eskaintzea dugu helburu
Gure lan ildoa
Gure helburua den hezkuntza integral (akademikoa, profesionala, pertsonala) osasuntsua lortzeko ezinbestekoa da ikaslearekin kontaktuan dauden pertsonen arteko elkarlana bermatzea. Hori dela eta, gure lan ildoa hiru esparrutan banatzen dugu:
Ikasleekin
- Ikasleek izan ditzaketen zailtasunei aurre egiteko laguntza eskaini.
- Behar berezietako ikasleen diagnostikoa eta hartu beharreko neurriak diseinatu eta gauzatu.
- Bizikidetza arazoak tratatu eta horiei aurre hartu, etorri berrien inklusioa bultzatu.
- DBH 4.mailan orientazio akademikoa eta irtenbide desberdinen inguruan informatu eta aholkatu.
Irakasleekin
- Irakasleei ikasleei erantzun egokiena eman ahal izateko aholkuak eman.
- Irakasle taldeak eta Orientazio Departamentuko kideek ikaslearen garapena (akademikoa eta pertsonala) jarraitu eta kasuan kasuko, aurrera eraman daitezkeen neurriak proposatu eta egokienak adostu.
Familiekin
- Ikasle, irakasle eta familiekin egiten den orientazioa, Hezkuntza Komunitate osoaren ardura bezala ulertzen da, bakoitzak bere esparruan dituen ardurak onartuz. Honen helburu nagusia ikaslearen ikaste prozesua orientatzea, laguntzea eta babestea da. Orientazio Departamentuaren eginbeharra ikasleen familiekin lankidetza, elkarlana bultzatu eta aholkularitza eskaintzea da.
Orientazio departamentuarekin harremanetan jartzeko, bete hurrengo eskaera orria.