Ikastola jaia 2019

2019/06/10

Giro ezin hobean ospatu da aurtengo ikastola jaia. Ikuskizuna, tailerrak, dantza, musika….biba gu!

Oporrak ate joka dugu eta ondo merezitako amaiera emateko ikastolako jaia ospatu genuen ostiralean, ekainaren 7an.

Eguraldiak lagun, familia giroan ikasleek prestatutako ikuskizunaz gozatu ahal izan genuen. Pelikuletatik egindako bidaia….liluragarria izan zen, bai horixe!

Tailerrak, tirolina, pintxo goxoak eta batez ere lagunen arteko solasaldiak nagusitu ziren afaldu baino arinago. Ibilaldia 2020ari ere ongi etorria eman genion eta kamisetaak, sudaderak….saltzen hasi ziren. hel horri!

Afaldu ondoren, musika eta dantzaz bete zen patioa.

    DBH4ko ikasleek bukatu dute euren ibilbidea ikastolan eta agurtzeko parada hartu zuten. Eskerrik asko zuen esker oneko hitzengatik eta….zorte on ibilbide berrian!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.