“Erroa eta Geroa” dokumentala

21/11/2019

Ibilaldiaren egitarauaren baitan egingo dugun lehenengo ekitaldia “Erroa eta geroa” dokumentalaren proiekzioa izango da.

Emakumeak baserrian historikoki izan duen garrantzia eta gaur egun belaunaldi berriek baserri munduan hartu dituzten bide ezberdinak aztertzen dira dokumental honetan.

Emakumeek egina eta emakumeak protagonista izanda, iragana eta geroa uztartzen dituen dokumentala ikusteko aukera izateaz gain, Arriolan proiektuaren egileak ere izango ditugu, egindako lana azaltzeko eta hurbiltzen direnen galderak erantzuteko prest.

Eguna: Azaroak 30, larunbata

Ordua: 18:30

Lekua: Arriola Antzokian

Sarrera doan

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.