Ondo etorri 20-21 ikasturte berria

30/08/2020

Bagoaz, apurka-apurka, ikasturte berriaren hasierara hurbiltzen. Indar berrituta bueltatu gara eta ikastola prest dugu aurrean dugun erronkari ekiteko.

Laster, denok batera egoteko aukera izango dugu, beti ere, babes neurriak hartuta eta behin eta berriro esaten dugun bezalaxe, ikastola osatzen dugun guztion ongizatea helburu lortzeko lan eginez.

Ikastolan, aurrera eramango dugun plana ikasturte bukaeran jakinarazi genizuen, eta datozen egunetan, errepasatu eta beharreko moldaketak egingo dizkiogu, beti ere, gure baloreei eta konpromisoei jarraituz. Honen berri garaiz izango duzue, berritu dugun gure webgunearen bidez edota ohiko beste komunikazio kanaletatik.

Horretarako, elkarlanean aritu beharko dugu neurriak hartuz eta errespetatuz eta denon portaerek eredugarriak izan beharko dute. Segurtasuna bermatuta, gure hezkuntza proiektua (Txintxirri ikastolako Pedagogia Aktiboa) aurrera eramaten jarraituko dugu, ikaslea erdigunean jarriz euren garapen integrala lortzeko.

ARDURAZ HEZI, NORTASUNEZ HAZI!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.