Elkartasun kamiseta

2020/10/10

Urriaren 12tik 18rako astean zehar Ibilaldiari agur esateko azkeneko ekitaldiak egingo ditugu. Horrekin batera, elkartasun kamiseta berezi bat prestatu dugu Bizkaiko Ikastola guztietako ume eta gurasoentzako, urte honetako Ibilaldiaren presentzia kalean areagotzeko eta, aldi berean emaitza ekonomikoa zertxobait hobeagoa izan dadin laguntzeko.

Hemen eskatu ditzakezue nahi dituzuen kamisetak, bakoitza 12€tan. Gero ikastolan bertan jasoko dituzue eta datorren hileko erreziboarekin batera kobratuko dizkizuegu.

Gogora ezazue, era berean, plaza ondoko denda ere oraindik zabalik dagoela eta online dendan ere gauza mordoa daukagula salgai.

Egin dezagun Ibilaldiaren aldeko azken ahalegina.

Hel horri!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.