Elorrioko bizi kalitatea

2021/01/30

LH-6ko ikasleak, Elorrioko bizi kalitatea neurtzen ari gara, ondoren, beste herrialde batekoarekin alderatzeko.

Bizi-kalitatea pertsona edo gizatalde baten bizitza-kondizioak dira, haren ongizateari, gogobetetzeari eta zorionari dagokienez. Definizio orokor horretaz gainera, bizi-kalitatea zehazten duten alderdi zenbait finkatu dira, hala nola osasun eta hezkuntza zerbitzuen aukera, ingurumenaren egoera, segurtasuna lanerako aukerak, lan orduen kopurua, errenta eta bere banaketa eta askatasuna.

Bertakoa ikertzeko, ikasleek elkarrizketak egin dizkiete osasun eta hezkuntza arloko profesionalei, eta baita herriko alkateari ere. #ArdurazHaziNortasunezHezi

Zer nolako baldintzatan bizi garela uste duzue zuek?

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.