Honezkero prest daukagu uda honetarako aisialdi eskaintza. Ekainak 21etik uztailaren 9ra bitartean 9:30-13:30 ordutegi barruan hiru udaleku egongo dira Ikastolan:
Udaleku irekia – Eman hegoak (HH3-LH1)
Enjoy english – summer camp (LH1-LH6)
Zintzilik – emozioen laborategia (LH3-DBH4)
Guztietan, aukeran, zaintza zerbitzua egongo da 8:30-9:30 eta 13:30-14:30 bitartean. Izena emateko epea maiatzaren 23an amaituko da.
EMAN HEGOAK – UDALEKU IREKIA (HH3-LH1)
Udaleku honen helburua da dinamika eta jardueren bidez haurrengan gozamena eta plazerra sortzea, aldi berean umeen arteko harremanak eta elkarlana sustatuz. Ondoko gaiak landuko ditugu:
- Lauburua, naturaren lau elementuak (ura, lurra, sua eta haizea).
- Maite ditut maite gure bazterrak.
- Gorputza, mugimendua, osasuna.
- Harremanak eta emozioak.
- Txapela buruan eta jolastu munduan.
Izena emateko, sakatu hemen.
ENJOY ENGLISH – SUMMER CAMP (LH1-LH6)
Astean proiektu bat landuz, haurrek taldean eta era ludiko baten, ingelesez jolastuko dute. Ikastolen Elkarteak udaleku honetarako beren-beregi sortutako ikasmateriala erabiliko da.
Izena emateko, sakatu hemen.
ZINTZILIK – EMOZIOEN LABORATEGIA (LH3-DBH4)
Oreka, kirola, natura eta talde-lana jarduera ezberdinetan bat eginik, sakoneko barne emozioak askatzeko: superbibentzia, tirolina, trepa sarea, soka askea, ohe elastikoa, oreka jolasak, soken trebakuntza, eskalada, kutxak, patinaje tailerra eta ginkana.
Izena emateko, sakatu hemen.