Hiritar digital arduratsuak

2021/06/12

Sare sozialak oso ohikoak dira gazteen eguneroko bizitzan. Harremanetarako eta komunikaziorako beste modu bat dira; abantaila asko dituzte, baina baita arriskuak ere.

DBH3ko ikasleek gaia aztertu egin dute, barne hausnarketa eginez eta hainbatetan beraien artean eztabaidatuz. Zenbat erabiltzen dituzten sare sozialak, zer duten gogokoen, arriskuak ezagutzen dituzte…Honez gain, sentsibilizazio kanpaina egiteko beharra ikusirik, kartelak sortu dituzte eta Elorrion zehar jarri dituzte.

Euskal hiritar digital arduratsuak heztea dugu helburu!