Ni hau naiz

30/11/2021

Emakumeen kontrako eguna ospatu zen azaroaren 25ean. Guk ere ikastolan lanketa egin genuen.

Nagusienekin indarkeriaren aurpegi desberdinak aztertu ditugu: indarkeria sutilenek, mikromatxismoa, gutxiespen zein besteenganako kontrolek indarkeriaren egitura nola eusten duten aztertu. Horrela, ikusgarri egiten duten indarkeriez haratago ikusteko tesnak lantzeko. Hau da, icebergaren punta zein egiturek legitimizatzen duten landu dugu. horrez gain, gaztetxoagoekin, indarkeriaren aurrean, maitasuna eta tratu ona gailendi dadin, NI HAU NAIZ eta MAITASUNA HAU DA…lanketa egin dugu.

Amaitzeko, familiek bidalitako tratu onez, maitasunez, elkarlanez, begirunez, eta azken finean errespetuz betetako argazki erakusketa hinkigarri bat izan dugu.

Eskerrik asko zuen momentu onak gurekin partekatzearren! Jarrai dezagun tratu onekin indarkeria deusezten!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.