Martxoaren 31n ikastolan JUUL hauteskunde literarioen 24. edizioa ospatu dugu. Aurten gutxi gorabehera 14.400 boto-emaile izan dira Euskal Herriko ikastoletan.
Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia.
Horretarako:
- Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratuko dute. Ikasleak jarriko ditugu epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute.
JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Ikastolan, hainbat ekimen egiten ditugu gure irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, eta oraingo honetan hauteskundeak izan dira. DBHkoek boto elektronikoa erabili dute.
Informazio gehigarria