Bateratzen ekimena

2022/05/15

Ikastolak Bateratzen ekimenean parte hartu du lehenengoz ikasturte honetan. Euskal Herriko unibertsitate ezberdinek garatutako proiektu honetan aztertzen da erakunde bakoitzeko (gure kasuan Ikastola) erronka estrategikoen eta bertako langileen arteko lerrokatzea norainokoa den, berau hobetzeko aukerak izateko.

Ondoko grafikan ikusten denez, ikastolako langileek lortutako emaitza ezin hobea izan da. Txintxirri Ikastolaren emaitza borobil horia da, beste ikastetxe askoren artean onenetarikoa. Datozen urteetan ere parte hartzen jarraituko dugu, aldagai ezberdinen garapena ikusi ahal izateko eta hobekuntzarako arloak identifikatzen joateko.