TANTA: 64.366 zenbakiari saria

27/06/2022

TANTA txartelen zozketa egin da, eta 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko.

Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbaki bat ere atera da. Lehenbizikoaren jabea agertuko ez balitz, saria eramango duen zenbakia hauxe da: 15.736, Bilboko KirikiƱo ikastolak banaturikoa. Zenbaki honen jabeak ere beste hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko, lehenbiziko zenbakiaren jabeari epea iraungitzen zaionetik aurrera.

Zorionak!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.