Aldi baterako eskolen etena

Familia agurgarriak,

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren agindua jarraituz, Ikastolak jakinarazten du ALDI BATERAKO ESKOLAK ETEN EGITEN DITUELA  BERE OSOTASUNEAN (eskolako eta eskolaz kanpokoak), beste abisurik eman arte.

Egun hauetan zehar, eta egoeraren bilakaera ikusita, ikastolatik hartu daitezkeen neurri osagarrien berri emango zaizue posta elektroniko bidez.

Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerei dagokionez, Osasun Sailak ezarritako jarraibideak betez, ikastolako ekintza guztiak bertan behera geldituko dira.

Azkenik, irakasle taldeak ikasleek etxean egin beharreko lanak prestatuko dituzte, eta helaraziko zaizkizue.

Elorrion, 2020ko martxoaren 12an.

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.