Azken berriak

Tratu onen zuhaitza

Posted at 2018-11-23 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Belar txarrak sustraietatik aterata, tratu onak ereitera goaz.

Cherokee zaharrak hilobari…:

–  Oihan zabalean badira bi otso, boteretsuak… biziki indartsuak biak.
–  Nolako otsoak dira? (Galdetu zion hilobak jakinminez)
–  Elkarren aurkakoak, borroka bizian dabiltza nork irabazi, norgehiagokan.
–  Nola borrokatzen dira baina? (Jakin nahi zuen hilobak izututa)
–  Batak, indarra erabiltzen du, zapalkuntza eta boterea….
–  Eta besteak?
–  Besteak goxotasuna, errespetua eta nortasun anitzen aitortza.
–  Eta nork irabaziko du lehia?

Irribarre zuhur bat egin zion indiar zaharrak txikiari:

– Zuk elikatzen duzunak….

Ikastolan ere, ereiten dugunetik jasotzen dugu, eta jasotzen dugunetik erein. Beraz, erein ditzagun goxotasuna, begirunea, kalitatezko maitasuna eta errespetua, egunerokotasunean tratu onen zuhaitzaren gerizpean bizitza bizigarriak bizi ditzagun.

 

 

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.