Ikasketek etxetik jarraitzen dute

20/03/2020

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Egoera zail honen aurrean ikastolako guztiak aurrera jarraitzen dugu, denon artean lortuko baitugu!



Gure ikasleen garapen integralarekin lanean jarraitzea garrantzitsua delakoan gaude eta, horregatik, hiru dimentsio hauetan zentratzea nahi dugu:

       Baloreak: Krisi orokor honi aurre egiteko, prebentzioaren beharra eta ohitura eta jardunbide egokien sustapena azpimarratu nahi ditugu. Elkarrekin lortuko dugu egoera honetatik ateratzea, gaur inoiz baino gehiago taldea garela erakusteko beharra dugu. Zintzotasunez, kritikotasunez, autonomiaz eta elkartasunez.

Osasuna: Osasuna eta egoera fisikoaren zainketa oinarrizkoak dira. Hori dela-eta, osasun-agintariek aholkatzen dituztenak jarraitu eta etxean antolatu eta zehaztu jarduera fisikoa egiteko ariketak.

       Jarduera kognitibo-akademikoa: Ikastola ixteak ez dakar jarduera lektiboa etetea. Hori bai, egin beharrekoak adina eta etapa edo zikloaren araberakoak izango dira.

Jadanik, lanean ari dira ikasleak, irakasle-taldeen proposamenak eta iradokizunak  jarraituz. Adin eta etapa edo ziklo bakoitzak bere ezaugarriekin egoerari aurre egiten ari dira.

Ikastolak digitalizazioan azken ikasturtean egindako ibilbidea lagungarria izan zaigu eta bigarren hezkuntzako ikasleak, adibidez, google meet-aren bidez klaseak jarraitzen ari dira eta erantzun bikaina izan da.

Apurka-apurka eta egoerak iraun bitartean, ikastolak egokitzapenak egiten jarraituko du eta ohiko bideetatik (Alexia, Ikastolako Albiste-buletina…) jasoko dituzue proposamen berriak. Erritmoak eta egoeraren berezitasunak kontuan hartuko ditugu, lasai egon.

[/vc_column_text][vc_gallery type=»image_grid» images=»6199,6197,6195,6193,6191,6189,6187,6185,6183,6181,6179,6177″][vc_column_text]

Gogoratu gurekin harremanetan jartzeko ohiko bideak zabalik daudela (ikastolako telefonoa, e-mailak, Alexia…).

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Resumen de privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.