Euskararen astea

5/12/2016

Abenduaren 3a Eusko Ikaskuntzak izendatu zuen Euskararen Nazioarteko Egun 1959an. Gerora, 1995an, Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez instituzionalizatu zen eguna. Euskaltzaleen egun modura aldarrikatzen da abenduaren 3a, ospakuntzarako eta aldarrikapenerako eguna da.

Ikastolak ospakizunetarako euskararen astea antolatu du eta ikastolako umeak eta gazteak izan dira protagonista, beraiek bideratutako ekimenak aurrera eramanez: altxorraren bila, bertsoak, sketchak, Argitxoren bisita… Honez gain, Elorrioko ospakizunetan aktiboki parte hartu du ikastolak, plazan egindako flahsmoba azpimarratuz.

Gogoratu Euskarak 365 egun dituela eta horregatik lanean tinko jarraitu behar dugula.

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.