Matrikulazioa
MATRIKULAZIOA
Urtarrilaren 17tik 28ra
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera: 08:30 13:00 // 15:00 17:30
Ostiralean: 08:30-13:00 // 14:30-17:00
BAKARKAKO ELKARRIZKETA ESKATZEKO
94 658 22 61- elorrio@ikastola.eus
Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
- Gurasoen NANren fotokopia.
- Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak).
- Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua.
- Errolda ziurtagiria.
Zergatik gure Ikastola, Txintxirri ikastola
- Euskara eta euskal kultura, geure hezkuntza euskalduna delako.
- Ikasle euskaldun, eleanitz (euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa), buru-askeak formatu nahi ditugulako.
- Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako eta lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako.
- Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Etengabeko hobekuntza da gure helburua.
- Langile talde trebe eta trebatua dugulako, etengabeko formazioan.
- Eredu propioa dugulako, Euskal Herrirako eredua, Europara ateak zabalik dituena. Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan, denok gara GU!
Horretan oinarritzen da ikastola eredua, gure eredua; oinarri horiekin ari da Elorrioko Txintxirri Ikastola hezkuntza eraldatzen. ETORRI ETA EZAGUTU GAITZAZU!