Nor gara?

Nor gara gu

ZE HANDIA TXIKIAK IZATEA!

0-16 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu. Azken xedea pertsonak bere osotasunean heztea da, hiru eremu nagusietan: euskalduntasunean, norberaren garapenari dagokionez eta gizarte kide bezala. Euskalduntasunetik mundura zabalik kokatzen gara, identitatea eta aniztasuna uztartuz, bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz. ”Pertsonak bizitzarako hezi”, horixe bera da geure azken xedea.

Ikastola bat gara

  • Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide 106 ikastola eta 51.365 ikasle elkarrekin.
  • Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
  • Pedagogian aurrerakoiak.
  • Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
  • Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak erakundeko kide.
  • Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz.

Kooperatiba bat gara

  • Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioko kideak gara. 2005eko irailean Euskal Hezkuntza sistemaren inguruan egindako proposamenarekin bat egiten dugu. (Erkide Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea)
  • Herritik sortua eta herriarentzat lanean, irabazi asmorik gabeko Herri Onurako Erakundea izendatua.
  • Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea, guraso, ikasle, laguntzaile eta langileen parte hartze zuzenarekin.
  • Guraso eta langileen etengabeko prestakuntza.
  • Langile talde egonkorra, proiektuarekin identifikatuta.

Kudeaketa eredua

Kalitate Kudeaketarako Europear Iraskundea (EFQM) 1988an eratutako irabazi asmorik gabeko erakundea da zenbait europear enpresa aurrerakoien eskutik. Bere Xedea, gizartearen esparru guztietan kudeaketaren hobekuntza eta berriztapenaren alde egitea da, Erabateko Kalitatearen kulturaren sustapenaren bidez.

Bikaintasunaren EFQM Eredua oso tresna baliogarria da enpresetan kudeaketa sistema bat eratzerakoan giza baliabideak zein baliabide materialek etekin handiena ateratzea ahalbideratzen baitu; EAEn (Euskal Autonomo Erkidegoa) zein Europa mailan aintzat hartu eta erabilia den kudeaketa sistema da. Eredu hau hiru zutabe nagusitan oinarrituta dago: bezeroen asebetetzea, etengabeko hobekuntza eta parte-hartzaile guztien inplikazioa.

Urte asko dira jadanik Erabateko kalitatearen aldeko apustua egin zuela Txintxirri ikastolak. Euskal Herriko beste erakunde askok bezala, Euskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioaren aholkuak eta laguntza gertuan izan ditugu.

Eguneroko lana prozesuen eta beraien hobekuntzen bidez gauzatuz, talde lana izan da bere balio nagusia, talde lanean oinarritzen da eta talde lanak aberasten du.

Horrelako kudeaketa-sistema Ikastolaren ikusmoldea garatzeko eta gure plan estrategikoak hedatzeko aplikatuz eskuratu ditugu, hain zuzen ere, hainbat sari: Zilarrezko Qa (2003), Urrezko Qa (2007), Urrezko Bikain saria (2012), Jasangarritasun Bandera zuria (2016) eta Goi-mailako Heldutasun Teknologikoa (2017).

Lortutako sariak jarraibide hartuta, gure asmoa ikasten eta hobetzen jarraitzea da.  Gure ekintzak Garapen Iraunkorrerako Helburuekin  bat datoz.  (Ikastola Kooperatiben garapen iraukorraren aldeko konpromisoaren ekitaldian)