Noticias
2026 inauteriak
Eguraldi goibelarekin, baina alaitasun eta pozez gainezka ospatu ditugu aurten ere inauteriak. Mozorroak, desfilea, txokolatea, musika eta dantza nagusi izan dira Ikastolan aurtengo inauteri asteartean ere.
Matrikula zabalik
Otsailaren 2tik 13ra bitartean 2026-27 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik egongo da 0-16 urte bitarteko etapa guztietan. Bisitan etorri, Ikastola ezagutu eta zalantzak argitu nahi badituzu, eskatu ezazu hitzordua idazkaritzara etorrita edo telefonoz deituta...
STEM ziurtagiri berria
Gure Ikastolak zientzia eta teknologia arloko ziurtagiri berria eskuratu du. Aurretik erdi mailako ziurtagiria bageneukan, oraingo honetan Europa mailako STEM School Label deritzanaren maila gorena lortu dugu, “expert” edo aditu maila, alegia. Orain arte, estatu...
Urte berri on!
2025 urteari agur esan eta 2026ari ongi etorria emateko ordua heldu zaigu. Urte berrian erronka, amets eta zeregin berriei ekiteko parada izango dugu. Betiko moduan, gogotsu eta auzolanean ekingo diegu guztiei eta, nola ez, euskaraz! Urte berri on guztioi!
Gabonetako zozketa
Abenduaren 18an EME-ko ordezkari batekin aurtengo zenbaki saridunak eta ordezkoak atera genituen. Saridunek urtarrilaren 9ra bitarteko epea izango dute saria Ikastolan jasotzeko. Ordurako zenbakiren baten saridunik agertzen ez bada, saria ordezko zenbakia duenari...
Kooperatibaren Batzar Nagusirako deialdia
Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Errektore Kontseiluak ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA, Koop. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du, Kontseilu honek 2025eko azaroaren 13an egindako bileran erabaki hau hartu ondoren....





