IKT
“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”
Horrela definitzen du Euskal Curriculumak IKT konpetentzia. Beraz, hau ardatz dugula Ikastolan hainbat ekintza eta proiektu garatzen ari gara, I+K teknologiak gure eguneroko zereginetan txertatuak dituen ikastolan izan nahi dugulako, kudeaketa, antolaketan zein irakaskuntza prozesuan.
Ikastolak behar duen hardware, software, profesionalen prestakuntza eta dinamizazioa antolatzen ditu IKT planak, bai hezkuntza prozesuan eta bai eskolaren kudeaketan, modu koherente eta aproposean.
Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, irakasleok, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar ditugu eta horretan laguntzen ahalegintzen gara IKT proiektutik.
Ikastolen ikasmaterilagintza proiektuekin bat eta ikas-irakaskuntza prozesua hobetzera zuzenduriko IKT baliabideak erabiltzen ditugu. Euskarrien arteko osagarritasuna zaintzen da (papera, IKTak…) ekimen guztiak bateratzeko konbinaketa metodologikoak lotura zuzena ere landuz.
Beraz, hauek dira gure helburuak:
- Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektuan, Proiektu Kurrikularrean eta ikastola osoaren kudeaketan integratzea.
- IKT tresnak autonomiaz erabiltzea.
- IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.
- Ikastolako agente guztien arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduak ezartzea.
Guzti honen kudeaketa egiteko ikastolak urtero IKT plana osatzen du, kudeatzeko tresnak, formazioa zein baliabide pedagogikoak bertan txertatuz.
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna da, irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da; ikuspegi osoa izan behar du. Horrela, eskaintzen dituen aukerei probetxurik handiena aterako zaio. Hezkuntza komunitate osoaren proiektu partekatua izan behar da, koherentzia emateko eta teknologien erabilera gidatzeko. Digitalki Eskudunak diren Hezkuntza Erakundeetarako Europako Markoa (DigCompOrg).
Proiektu Digitalaren helburuak:
- Ikastolaren egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
- Plan Digital batek hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
- Ikastola etengabe ikasten ari den erakunde bat bilakatzea. Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea.
- Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastolako kultura digitala garatzeko.
Proiektu Digitalaren ekarpenak:
- Gaur egun ikastola non dagoen ulertzen lagunduko du. Ikastolaren egoeraren analisia: autoebaluazioa eta hausnarketa.
- Ikastolak nora iritsi nahi duen zehaztuko du: helburuak.
- Ikastola egoera batetik bestera eramango duen bidea marraztuko du: helburuak lortzeko ekintzak zehaztea.
IPDa deskargatu
Heldutasun Teknologikoa (TIK): Goi Mailako Ziurtagiria dugu!
Txintxirri Ikastolak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren jarraipena eta azterketaren ostean, Goi Mailako Ziurtagiria Heldutasun Teknologikoan (TIK) eskuratu du. TIKak, ikasleen gaitasun teknologikoari begira, hezkuntza-esparrutan informazioa eta komunikazioa bideratzeko sistemak eta teknologiak dira.
Goi Mailako ziurtagiri hori lortzearren, hiru esparrutan gainditu behar dira adierazle zehatz batzuk:
- Ikas-irakaskuntza: irakasleriak hezkuntza-jardueran erakutsi behar dituen trebezia teknologikoak ikastolan bertan zein kanpo.
- Administrazioa: ikastolak era sistematikan gauzatzen dituen prozesuak.
- Informazioa eta Komunikazioa: ikastola osatzen dugun kide guztien arteko komunikazioa bermatzen dutenak.
Jakina denez, alor horietan goi mailako gradu hori eskuratzeko, ezinbestekoa da ikastolak azpiegitura bikaina izatea (sareak, aplikazioak, ikas-esparru birtualak…); horrela, bai irakasleriak bai gainontzeko langileek euren lana egin dezakete aitortutako heldutasun teknologikoaren arabera.
Informazio sakonagoa nahi izanez gero, hurrengo estekan lor dezakezue: Heldutasun teknologikoa.