Sahara: Elorrio-Amgala

Amgala proiektua Aljeriako Tindoufen dauden saharauien errefuxiatuen kanpamenduetan garatzen da, El Aaiun wilayako (probintzia) Amgala dairan (herrian) hain zuzen ere. 2010ean hasi ginen proiektu honekin eta harrez geroztik hainbat ekintza burutu dira, bai hemen bai han, Elorrioko Institutuarekin eta Elorrioko Lajwad Elkartearekin batera.

Kirol gunea egiteaz gain, bertara egindako bidaietan familiei elikagaiak eta beste hainbat produktu helarazi dizkiegu. Elkartasunezko proiektu aberasgarri honek, Elorrioko ikasleria baloreetan eta elkartasunean heztea du helburu.

Azkeneko bidaia 2013ko abenduan egin zen. Bidaia horretan, bertatik bertara ikusi ahal izan dugu eskuartean ditugun proiektuen nondik-norakoa, horrez gain udaletxea konpontzen eta berritzen aritu gara, informatika-gela bat atondu dugu eta hemendik bidalitako ordenagailuekin hornituko dute, gainera, bestelako premiei erantzuteko ere, bost familia izendatu dira ortuak egiten hasteko. Hortik, eta ondoren izan ditugun mezu- trukeetatik ondorioztatu ditugu aurten ortuak egiten laguntzen jarriko garela, familiarrak zein komunitarioak. Elikagaiak bidaltzea bezain garrantzitsua da elikagaiak lortzeko baliabideak ematea.

Aurten, abenduaren 5etik 12ra bertara joango gara berriro ere maletak ilusioz beterik.

Ikusi zein den egoera eta beraien antolaketa: Egoera eta antolaketa

polisario