Hezkuntza eskaintza: Pedagogia Aktiboa

Oinarri eta ardatz dugun Euskal Curriculuma garatzeko, Europa izan da gure erreferentzia, bertan aurkitu baitugu pedagogia korronte aurrerazaleak eta eskola eredu berritzaileak. Erreferentzia pedagogiko berritzaile horiek kontuan hartuta, gure hezkuntza-xedeak erdiestea ahalbideratzen duen, konpetentzien araberako hezkuntza eredu pedagogiko propioa eta aurrerakoia dugu Txintxirri Ikastolako pedagogia aktiboa.

PEDAGOGIA AKTIBOA

Ikuspegi globalari erantzungo dioten egoera, jarduera, erronka eta testuinguruak eskainiko dituena.

Gure helburu nagusia haurraren ongizatea bermatzea da. Haurrengan sinisten dugu. Haurra gaitasunez betetako gizaki bat dela badakigu eta hauek eskaintzen zaion testuinguruaren arabera garatuko ditu. Haurra izango da bere heziketa prozesuaren protagonista eta gure lana, umeak berezkoak dituen gaitasunak azaleratzeko eta modu osasuntsuenean garatzeko testuinguruak eskaintzea izango da. Haurraren bidelagun izango gara. Gizakion testuingurua, alde batetik, naturala da, mendeetan antzera mantendu dena; bestetik, ordea, guk sortutakoa artifiziala da. Gure estrategiak pertsona munduan agertu zirenekoak dira. Horietako batzuk baliagarriak zaizkigu guk sortutako testuinguru berrietan bizirauteko, beste batzuk bestalde, talka egiten dute. Gure zelulek, gure barne jarioek, gure sistemek eta organoek, sintonia edo erritmo baretze – orekatze bat izaten dutelako, naturarekin harremanetan dauden gune eta uneetan sinisten dugu.

Gure zentzumenen funtzionamenduak horrelako guneetan biziberritu egiten dira eta ondorioz bizi ditugun emozioak ere sakonago eta garbiago heltzen zaizkigu.

 

Pedagogia Aktiboa Txintxirrin

  • Haurraren autonomia sustatzea.
  • Erritmo biologikoa errespetatzea.
  • Sentimenduak entzutea.
  • Adinen arteko interkomunikazioa.
  • Ikastola inklusiboa.
  • Ikasteko komunitatea sortzea.
  • Espazioaren eta materialaren eraginkortasuna.

DERRIGORREZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUM DESKRIBAPEN BATERATUA

Derrigorrezko Hezkuntzaren planteamendu bateratu eta koherente bat ziurtatu nahian, etapen arteko harremana eta loturak bideratzeko Haur Hezkuntzatik eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino diseinu bateratua eraiki dugu. Diseinu honek, noski, etapa desberdinen berezitasunak errespetatu behar ditu eta beraz, Pedagogia Aktiboa Curriculum diseinua ardatz bezala harturik, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako berezitasunei egokitutako deskribapena egiten du etapa bakoitzeko proiektuak