Nor gara

ZE HANDIA TXIKIAK IZATEA!

0-16 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu. Azken xedea pertsonak bere osotasunean heztea da, hiru eremu nagusietan: euskalduntasunean, norberaren garapenari dagokionez eta gizarte kide bezala. Euskalduntasunetik mundura zabalik kokatzen gara, identitatea eta aniztasuna uztartuz, bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz. ”Pertsonak bizitzarako hezi”, horixe bera da geure azken xedea.

Ikastola bat gara

  • Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide 106 ikastola eta 51.365 ikasle elkarrekin.
  • Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
  • Pedagogian aurrerakoiak.
  • Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
  • Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak erakundeko kide.
  • Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz.

Kooperatiba bat gara

  • Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioko kideak gara. 2005eko irailean Euskal Hezkuntza sistemaren inguruan egindako proposamenarekin bat egiten dugu. (Erkide Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea)
  • Herritik sortua eta herriarentzat lanean, irabazi asmorik gabeko Herri Onurako Erakundea izendatua.
  • Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea, guraso, ikasle, laguntzaile eta langileen parte hartze zuzenarekin.
  • Guraso eta langileen etengabeko prestakuntza.
  • Langile talde egonkorra, proiektuarekin identifikatuta.

Txintxirri Ikastola gizarte ekimenak sortutako Guraso Kooperatiba da. Kudeaketa autonomoa du eta herriari zerbitzua ematea du xede.
Hezkuntza proiektua geure-geurea dugu, euskalduna, eleanitza, gertukoa, irekia eta munduari begira. Ikastolen mugimenduari atxikita gaude. Jarduera nagusia pertsonak bere osotasunean prestatzea eta euskal kultura transmititzea dira.
Elorrioko Txintxirri ikastolatik Elorriora eta inguru hurbilenera bideratzen dugu hezkuntza eskaintza, eta gizartearen eskakizunei arreta berezia eta etengabea jartzen diegu. Gure erantzuna, hortaz, berritzailea eta kalitatezkoa da.

organigrama-new-page

Kalitate Kudeaketarako Europear Iraskundea (EFQM) 1988an eratutako irabazi asmorik gabeko erakundea da zenbait europear enpresa aurrerakoien eskutik. Bere Xedea, gizartearen esparru guztietan kudeaketaren hobekuntza eta berriztapenaren alde egitea da, Erabateko Kalitatearen kulturaren sustapenaren bidez.

Bikaintasunaren EFQM Eredua oso tresna baliogarria da enpresetan kudeaketa sistema bat eratzerakoan giza baliabideak zein baliabide materialek etekin handiena ateratzea ahalbideratzen baitu; EAEn (Euskal Autonomo Erkidegoa) zein Europa mailan aintzat hartu eta erabilia den kudeaketa sistema da. Eredu hau hiru zutabe nagusitan oinarrituta dago: bezeroen asebetetzea, etengabeko hobekuntza eta parte-hartzaile guztien inplikazioa.

Urte asko dira jadanik Erabateko kalitatearen aldeko apustua egin zuela Txintxirri ikastolak. Euskal Herriko beste erakunde askok bezala, Euskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioaren aholkuak eta laguntza gertuan izan ditugu.

Eguneroko lana prozesuen eta beraien hobekuntzen bidez gauzatuz, talde lana izan da bere balio nagusia, talde lanean oinarritzen da eta talde lanak aberasten du.

Urte hauetan egindako ibilbidea lekuko, Etengabeko Hobekuntza eta Berrikuntzan oinarritutako kultura barneratu eta bere egin du.

  • 1996. Ikastolako Zuzendaritzako bi partaide Zamudiora zuzentzen dira, bertan EFQM ereduaren inguruko formazioa jasotzen hasten dira.
  • 1997. Ikastolan EFQMko taldea sortzen da eta lehenengo autoebaluazio burutzen da. Zuzendaritzako kideen formakuntzak jarraitzen du Euskalit-en. TXIKS kudeaketa sistematika ezartzen da.
  • 1998. Prozesuen inguruko formazioa jaso ondoren, ikastolan poliki – poliki aplikatzen hasten gara. Horretarako 5 irakaslek jasotzen dute prozesuen inguruko formazioa. Zuzendaritzako kideen formakuntza jarraitzen du.
  • 2000. Bigarren autoebaluazio burutzen dugu. Bertan Euskalitekoekin batera identifikatzen diren lehentasunak martxan jarri ziren.
  • 2001. prozesuen bidez jardutea erabat zabaltzen da ikastola osora. Ikastolako kide bat EFQM ebaluatzaile bihurtzen da.
  • 2002. Euskalit-ek banatutako Kalitatearen Diploma lortzen du Txintxirri Ikastolak.
  • 2003. zilarrezko Q-a lortzeko duen konpromisoa berretsiz, memoria idazten da. Aldi berean, Euskalit erakundeari kanpoko ebaluazioren eskaria egiten zaio. Urrian zilarrezko Q-a lortzen dugu.
  • 2006. Ikastolak 3. Autoebaluazioa egiten du. Ikastolako beste bi kide EFQM ebaluatzaile egiten dira.
  • 2007. Gure TXIKS sistema sakonduz jarraitzen dugu. Horretarako sistematizatuta ditugun prozesuak, dagokien prozesu sistemetan kokatzen ditugu.
  • 2007. Txintxirri Ikastolak, urrezko Q-a lortzeko duen konpromisoa berretsiz, bere memoria idazten du. Aldi berean, Euskalit erakundeari kanpoko ebaluazioren eskaria egiten dio. Azaroan urrezko Q-a lortzen dugu.
  • 2008. Ikastolen Elkarteak sortutako EFQM taldean parte hartzen du ikastolak, bere esperientzia eta praktika onak beste ikastolekin partekatuz. Talde honen arduraduna ikastolako kidea da.
  • 2012. Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa dana, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena lortzen du ikastolak. Urrezko Bikain saria.
  • 2014. Erdi mailako heldutasun teknologikoki ziurtagiria lortzen da.
  • 2016. Jasangarritasunaren bandera zuria lortzen du ikastolak.
  • 2017. Goi mailako heldutasun teknologikoa. Zer esan nahi du maila aurreratua? Ikastolaren birtualizatzea dakarrena, ikastolak hezkuntza plataformaren bitartez, hezkuntza komunitatea etengabe eta noranzko bietan komunikatzen eta aritzen dela.

Ikastolak urteak eman ditu bere egiteko eran lagunduko dion kudeakeeta sistema definitzen eta sendotzen. Pixkanaka baina etenik gabe, jaon da egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak adosten eta partekatzen ikasleen, famillien eta erakundeko profesionalen artean; aliantzekin eta bide lagunekin sare sendoa eratzen.