Orduz kanpoko ekintzak

Ikasgeletan lantzen diren ikasgaietatik aparte, beste hamaika aukera daude gure ikasleen nortasuna aberasteko, beraien zaletasunak bideratzeko eta aisialdian gustuko dutena egiteko.

Ikastolak, ikasleen heziketa integrala helburu izanik, eskaintza zabala egiten die ikasleei eta zenbait kasutan elorriotar guztiei.

Horrela, ikasturte hasieran eskaintzaren berri ematen da eta taldeak osatzen dira. Kirola, musika, artea, gorputza, hizkuntza…esparruetako ekintzak egiten dira.

Psikomotrizitatea, pintura, munduko dantzak, eskalada (ikastolako rokodromoan) dira besteak beste arrakastaz egiten ari diren ekintzak.

Kirolaren inguruan, EKT Elorrio taldea aipatu behar dugu. Bertan, herriko ikastetxe desberdinetako ikasleek parte hartzen dute.

Hauek dira ikasturte honetan burutuko diren ekintzak:

  1. SORMENING (Onditz Mendizabal)
  2. XAKEA (Jon Regillaga)
  3. HELDUENTZAKO GIMNASIA (MªAsun Barandiaran)
  4. BIODANTZA helduentzat (Mentxu Arjonilla)
  5. INGELESA (Joannah Keen)
  6. FUNKY dantza 
  7. NENOOS promoting talent (3-13 urte)

Ekintzak aurrera eramango dira apuntatutako pertsona kopuruaren arabera. Ekintza bakoitzaren xehetasunak bere garaian jasoko dituzue.


 

Honez gain, Ikastolen mugimenduak bere ibilbide luzean, unean uneko, beharrei erantzuten jakin izan du beti eta  Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna.  Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera sortu ziren, 60ko hamarkadan.

Gelaz kanpoko eremua, eremu hezigarria da, ikaslearen garapen integralerako beste esparru bat gehiago. Proiektu hezigarri eta euskalduna da, euskara eta euskal kultura ardatz dituena.

Urtean zeharreko ekintza batzuez gain, udako aisialdi eskaintza oparoa eta aisiola begirale eskola dira eskaintzen dena.

Informazio gehiago, eskaintza, izen-ematea, argazkiak… www.aisialdia.eus web gunean daude.
Hona hemen katalogoa