Ikastola STEM (zientzia, teknologia, injenieritza eta matematika) proiektuetan lanean burubelarri ari da. Aste honetan, STEM Discovery Week ospatzen ari da eta Europako hainbat ikastetxeek bezalaxe, egindako ekintzak publikatzen ari gara. Baina, ez dira proiektu solteak baizik eta geletako eguneroko irakasgaietan eta jardunean, hau da, EKI metodologian integratuta egiten ditugu. STEM da gure bidea, bide interdisziplinarra. Bi proiektu aurkeztu eta egin ditugu ikastolan.
Argi mahaiak
Argi mahaiak tresna interesgarriak eta baliotsuak dira ikasleentzat. Ikusmenezko zentzumenarentzat estimulu zoragarria. Jolaserako baliabide ezin hobea da baina batez ere esperimentaziorako bidea zabaltzen duen baliabidea da. Ikaskuntza esperientzia dibertigarria eta berezia bihurtzen da, eta material, forma….desberdinak erabiltzeko aukera ematen du.
DBHko ikasleek, mahaiak eraiki egin dituzte. Diseinatu, materiala egokitu, eraiki, argiztatu, interpretatu eta bukatu ondoren, HHko ikasleei aurkeztu die proiektua.
Aurkeztu ondoren, noski, gelara eraman eta jadanik martxan ari dira HHko ikasleak.
Ah zelako gozamena!
Hologramak
DBH1.zikloan geometria lantzen ari dira eta gaiarekin lotuta, sistematizatuta dugun Zientzia Txoko atalean hologramak deituriko jarduera bat egin dugu. Zer da holograma? Nola egin piramide holografikoa? Zertarako erabiltzen da? Nola sortu bideoa hologramak ikusteko?
Galderak erantzuteko momentua! Lehenengo eta behin geletako ordenagailuentzat piramide holografikoa sortu dute (piramide enborra, trapezioak, poliedroen garapena). Ondoren, materiala aztertu eta argi uhinekin gertatzen dena interpretatu. Azkenik, bakoitzak bere bideo holografikoa egiteko urratsak landu eta erabilera desberdinak identifikatu dituzte. Begira!