Familientzako liburutegia

2024/05/9

Egunerokoan seme-alaben hezkuntzan laguntzeko asmoz, jakinarazi nahi dizuegu aurrerantzean dozenaka liburu ezberdin mailegutzan jarriko ditugula HHn.
Liburuak hezkuntza eta heziketaren ingurukoak izango dira eta gurasoen txokoan jarriko ditugu erakusgai. Bertan, liburu ezberdinen azala ikusgai izango duzue, bakoitzari dagozkion nondik-norakoarekin, zuen gustokoena aukeratu dezazuen.
Hau guztia era antolatuam egiteko, kanpoan izango duzuen liburu zerrendatik bat aukeratu eta irakasleari eskatu beharko diozue, berak apuntatu dezan nork eta noiz hartu duen liburu bakoitza.
Edozein zalantza izanez gero, irakasleak eskura izango dituzue, zuei aholku eman eta laguntzeko prest. Zalantzarik ez dugu denon artean haurra hobeto ulertzeko gai izango garela.