Eutsi gureari!

2024/02/26

Errigorak Nafar hegoaldeko uzta Euskal Herri osora zabaltzeko kanpaina abiatu du. Eskaerak otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin ahal izango dira Errigoraren webgunearen bidez (errigora.eus) zein telefonoz (beheko dokumentuan). Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jaso ahalko dira, bakoitzak bere herrian. Txintxirri ikastolak oraingoan ere Errigoraren ekimenagaz bat egin du, eta eskaerak bertan batzeko aukera izango duzue.

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

 

EE24_Eskuorria
Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.