Aldi baterako eskolen etena
Familia agurgarriak,
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren agindua jarraituz, Ikastolak jakinarazten du ALDI BATERAKO ESKOLAK ETEN EGITEN DITUELA BERE OSOTASUNEAN (eskolako eta eskolaz kanpokoak), beste abisurik eman arte.
Egun hauetan zehar, eta egoeraren bilakaera ikusita, ikastolatik hartu daitezkeen neurri osagarrien berri emango zaizue posta elektroniko bidez.
Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerei dagokionez, Osasun Sailak ezarritako jarraibideak betez, ikastolako ekintza guztiak bertan behera geldituko dira.
Azkenik, irakasle taldeak ikasleek etxean egin beharreko lanak prestatuko dituzte, eta helaraziko zaizkizue.
Elorrion, 2020ko martxoaren 12an.