Noticias
Ikastola jaietan
Gaur ikasturte berriari eman diogu irekiera ofizialki eta ongi etorria eman diegu HH2.zikloko, LHko eta DBHko ikasleei. Batzuk urduri eta beste batzuk lasai, beste ikasturte batean gauza asko ikasteko eta erakusteko prest. Ikastolak erronka ugari ditu eskuartean baina...
Lastoarekin lanean
Oporrak amaitzear daude eta astelehenean ateak zabalduko dira berriro. Laster ikasleen irribarreak, zenbaiten negarrak ere, beteko dituzte ikastolako gune guztiak baina bitartean dena prestatzen ari gara. Gelak garbitu, txokoak txukundu, planifikazioak zehaztu...eta...
Bioeraikuntza ikastaroa ikastolan
Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. OREKA arkitektura bulegoak proiektua diseinatu eta UKnaturak ikastaroa antolatu du haurreskolaren isolamendu naturala erakusteko eta irakasteko. Ikastaro honen helburuak...
Oporrak!
Oporraaaaaak!! Bai, gaur ikastolak bere ateak zarratu ditu. Datorren irailaren 1ean bueltatuko gara.
Uztaileko auzolana
Auzolana oso errotuta egon da gure herriko bizimoduan eta horrela definitzen da: auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da. Hasiera batean, auzokoen artean egindako lanak (batik bat herriko eta basoetako toki komunetan)...
Udalekuak 14
Ikasturtea amaituta, udaleku irekiak eta ingeles udalekuak egin dira Ikastolan. Aisialdian ondo pasatuz bizitzarako hezten!! Hauek izan dira helburuak: -Komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez. -Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz,...