Berriak
Ikastolana, 2138.kilometroa
Korrika, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia ostiralean Elorrion izan zen. Hori dela eta, goizean Korrika txikia ospatu genuen Elorrion ikastetxe guztietako ume zein irakasleok. Egun zoragarriarekin tipi-tapa tipi-tapa abiatu ginen...
Irakur zaletasuna ikastolan
Juul kanpaina, irakur zaletasunari bultzadatxo bat emateko ekintzak Euskal Herriko ikastoletako haurren irakur zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikasturtean zehar hainbat ekintza desberdin egin ditugu: liburu...
Ebaluazio hezitzailea
Joan zen larunbatean, martxoak 18, Txintxirri ikastolak LABek antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen. Jardunaldiaren izenburua: Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Euskal Herriko txoko anitzetako 250 kide baino gehiago bildu ziren Oronako...
Berdinak eta berdingabeak gara!
Martxoak 8ak badu bere lekua Txinxtxirri ikastolan. Gaurkoan denok garen bezalakoak garela, ederrak eta politak alegia aldarrikatu dugu. Gorputz aniztasunarekin parekotasunaren alde lanean jarraituko dugu Txintxirrin. Gaur, atzo eta bihar bezala, parekidetasunaren...
Sahara eguna
Ikastolak Amgala elkartasunezko proiektuan lanean darrai eta otsailaren bukaeran burutuko dituen ekintza garrantzitsuen berria eman nahi dizuegu. - Sahara eguna ikastolan - Merkadilloa - Karabana Otsailaren 21ean, asteartean, ikastolan Sahara eguna ospatuko dugu....
KiVa programa gelan
Urtarrilaren hasieran KiVa porgramari ongietorria eman genion ikastolan. Programaren nondik norakoak azaldu genizkien ikasleei, abestia egin genion eta KiVa Ikastola ofizialki bihurtu ginen. Langileekin bilerak egin ondoren, gurasoen txanda heldu zen eta horrekin...