Noticias
Ikastolako jai arrakastatsua!
2011-2012 ikasturteko jaia ospatu zuen ikastolak ostiralean "Geurea, zurea, herriarena" lelopean. Eguraldiak lagundu zuen eta arratsaldeko ekintzak eguzkipean egin ziren. Tailerrak, Sahararen aldeko postua, bidezko merkataritza, taberna pintxo gozoz beterik, musika,...
Ikastolako jaia 2012!
2012ko ikasturteari ondo merezitako agurra emateko, Ikastolako jaia izango dugu. Ekainaren 8an izango da eta bertan denetarik egongo da: abestiak, karaokiea, jolasak, dantzak, pintxo goxoak, Sahararen aldeko postua, lehiaketa barregarriak eta....sorpresa ugari....
Nerabeak eta nortasun digitala
Ikastolak antolatuta, ekainaren 5ean Iturrin eta arratsaldeko 19:00etan, "Nerabeak eta nortasun digitala" izenburuko hitzaldia egongo da. Nerabeek nola erabiltzen dituzte teknologia berriak? Erabilpen arduratsua nola sustatu? Zein da gurasoen papera? Arriskuak...
Bertso saio arrakastatsua ikastolan!
Gaur Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza lehiaketako bat-bateko kanporaketa egin da ikastolan. Saio arrakastatsua izan da eta saioko irabazlea Txaber izan da. Zorionak! Gogoratu finala ekainaren 1ean Bilboko El Carmenen aretoan izango dela. Zorte on denoi!
Ibilarte Txikin ikastolako artistak!
Ibilarte Txiki lehiaketa aurten ere arrakastatsua izan da eta maiatzaren 19an sari banaketa egin zen Itxaropena ikastolan. Aurtengo lehiaketaren gaia: ibipuntuzero. Ibilaldia 2012ren leloa hain zuzen ere. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, maila oso altua izan da...
Bizkaiko Eskolarteko XXIX Bertsolari Txapelketa Txintxirrin
Maiatzaren 24an Bizkaiko Eskolarteko XXIX Bertsolari Txapelketa Txintxirrin izango da. 17-18 urtekoen bat-bateko kanporaketa ikastolan izango dugu. 15:00etatik aurrera. Aukera bikaina bertsolari gazteen lana txalotzeko! Etorri ta disfrutatu! Hona hemen...